2014/05/09

Arkitektura eta umeak


ARKITEKTURA ETA UMEAK


2013ko abenduan zehar 6. mailako zenbait ikaslek arkitektura lantzea helburutzat hartuta proiektu batean parte hartu zuten.

Proiektua ARKITENTE taldeak diseinatu eta dinamizatu egin zuen eskolako irakasle batzuekin batera. Jantokiko ekintza bezala planteatu zen eta ordu biko bost saiotan Atxuri auzoko arkitekturari buruzko hainbat ekintza egin ziren.

Auzoko maketa bat egin zuten papera eta kartoia erabiliz. Espazioak kontuan harturik eta proportzioa zainduz auzoko mugak ezarri ziren (itsasadarra, trenbidea, errepidea, kiroldegiaren gaineko muinoa…), eraikin batzuk aztertu eta eskalaz egin (garaia, estiloa, funtzioa, materialak, leihoen tamaina, argitasuna eta beste aspektu batzuk kontuan hartuz).

Landutako eraikinen gaineko informazioa interneten bilatu zuten, talde txikitan antolatuz eta  ondoren talde handiari azalduz. Argazkiak ere bilatu ziren.

Kanpora irten ziren eraikinak banan aztertuz. Talde bakoitzak berea azaldu zuen.

Oso ekintza interesgarria delakoan gaude eta datorren ikasturteari begira gelan tutoreekin lantzea nahi dugu, Inguruneko Ezagueraren curriculumaren barruan. Horretarako proiektu berri bat egin nahi dugu, 6. mailako ikasle guztiek parte har dezaten. Ildo horretan ARKITENTErekin batera lanean ari gara.

Ekintzari buruzko bideo laburra: