2013/11/25

Once upon a time...


Azaroaren 21ean 3. mailako ikasleek sorpresa bat izan dute arratsaldeko ingeles-klasean: eskolako aita batek, Joaquin Pontek, beraiekin ipuin eder batzuk elkarbanatu ditu ingeleraz, noski.
Arreta giroa osoa izan da, denak adi-adi, belarriak eta burua zabal-zabalik; guztia ulertu ez arren, hizkuntzaren musikaltasunaz harrapatuta geratu dira, Joaquinen keinuez, goxotasunaz eta barrez ere kulunkatuta. Tarteka-marteka ere parte hartu egin dute proposatutakoak jarraituz edota galderatxoak eginez.
Giroa atsegina benetan.
 
El 21 de noviembre los alumnos y alumnas de 3º tuvieron una sorpresa en la clase de inglés de la tarde: un padre de la escuela, Joaquín Ponte, compartió con ellos unos precioso cuentos en inglés, of course. El ambiente de escucha fue total, todos muy atentos; a pesar de no entenderlo todo, se dejaron llevar muy bien por la musicalidad del idioma, mecidos por los gestos de Joaquín, su dulzura y también por sus risas. De vez en cuando incluso participaron siguiendo las propuestas de juego del narrador o haciendo preguntas.
Un ambiente muy agradable.
 


2013/06/12

EGUERDIKO IPUINAK 2013

IPUIN BAT SORTUKO DUGU??
Bazen behin… ipuin bat elkarrekin asmatzeko asmotan bildu ziren GARCIA RIVERO ESKOLAKO neska-mutil talde bi.
Eguerdi aldean irudimenaz jolasteko asmoz etorri ziren: betiko ipuinetako pertsonaiak gure modura birmoldatu zituzten eta horrela sortu ziren Pegaso zaldi hegalaria, Rapunzel, botadun katu apartekoa eta maitagarri txulita bat.
Elkarrekin asmatzen, hitz egiten, elkarri entzuten, apurka apurka, ipuinak sortu zituzten.
Gero, buruan zeuzkaten irudiak paperean marraztu zituzten.
… Eta horrela, esku artean daukazun liburu polit hau gauzatu zen.

Aurtengo liburua prest dago eta bihar bertan aurkeztu eta banatuko dugu egileen artean.
Tailer hau eskolako Gurasoen Elkarteak antolatua izan da eta jantokiko arduraduna den Milagros Ulla eta liburutegikoa den Joseba Barinagaren laguntzaz. ALABAZAN ipuin-kontalari taldeko Begoña Gómez eta Pedro Ruiz narratzaileek bideratua izan da eskolako 3. eta 4. mailako ikasleen artean, 2013ko maiatzean.

2013/05/23

2013/05/09