2014/11/26

Abenduaren 3a, euskara eguna / 3 de diciembre día del euskera







EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

BIDEOKLIPA (2:42 minutukoa): http://www.youtube.com/watch?v=i1yBZh4Gbw0 

ABESTIAREN LETRA:

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT  
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut 
eta gauza bera egin dezakezu zuk 
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik 
ez da amets bat nire nahia da baizik     
 
Etxean, kalean, lanean, lagun artean,  
mendira joatean eta ohean sartzean  
 
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe 
Kaleetan bat egin genuen Elgar maite genuela erakustearren
 
 Oooooo, euskaraz bizi nahi 
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS  
 
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut 
eta gauza bera egin dezakezu zuk 
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik 
ez da amets bat nire nahia da baizik  
 
Etxean, kalean, lanean, lagun artean 
mendira joatean eta ohean sartzean  
 
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren  
 
Oooooo, euskaraz bizi nahi 
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS  
 
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik 
ez da amets bat nire nahia da baizik BIS  
 
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut 
eta gauza bera egin dezakezu zuk E
uskaraz bizi nahi dut goizean goizik 
ez da amets bat nire nahia da baizik 
 
Etxean, kalean, lanean, lagun artean 
mendira joatean eta ohean sartzean


https://posta.hezkuntza.net/exchweb/img/clear1x1.gif



Euskarak gutun bat idatzi digu ARGIAko blog batean eta fenomeno biral bihurtu da
Telefonoz telefono, pantailaz pantaila zabaltzen ari da Josune Azurmendi ARGIAko blogariak idatzitako testu bat. Euskarak idatzi digun gutuna da, hizkuntza erabiltzera animatzen gaituena.

Zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten harren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara.

2014/05/09

Arkitektura eta umeak


ARKITEKTURA ETA UMEAK


2013ko abenduan zehar 6. mailako zenbait ikaslek arkitektura lantzea helburutzat hartuta proiektu batean parte hartu zuten.

Proiektua ARKITENTE taldeak diseinatu eta dinamizatu egin zuen eskolako irakasle batzuekin batera. Jantokiko ekintza bezala planteatu zen eta ordu biko bost saiotan Atxuri auzoko arkitekturari buruzko hainbat ekintza egin ziren.

Auzoko maketa bat egin zuten papera eta kartoia erabiliz. Espazioak kontuan harturik eta proportzioa zainduz auzoko mugak ezarri ziren (itsasadarra, trenbidea, errepidea, kiroldegiaren gaineko muinoa…), eraikin batzuk aztertu eta eskalaz egin (garaia, estiloa, funtzioa, materialak, leihoen tamaina, argitasuna eta beste aspektu batzuk kontuan hartuz).

Landutako eraikinen gaineko informazioa interneten bilatu zuten, talde txikitan antolatuz eta  ondoren talde handiari azalduz. Argazkiak ere bilatu ziren.

Kanpora irten ziren eraikinak banan aztertuz. Talde bakoitzak berea azaldu zuen.

Oso ekintza interesgarria delakoan gaude eta datorren ikasturteari begira gelan tutoreekin lantzea nahi dugu, Inguruneko Ezagueraren curriculumaren barruan. Horretarako proiektu berri bat egin nahi dugu, 6. mailako ikasle guztiek parte har dezaten. Ildo horretan ARKITENTErekin batera lanean ari gara.

Ekintzari buruzko bideo laburra:


La arquitectura y los/as niños/as


LA ARQUITECTURA Y
LOS NIÑOS/AS


En el mes de Diciembre de 2013, un grupo de alumnos /as de 6º, participó en un proyecto que tenía como objetivo conocer de cerca la arquitectura.
Este proyecto, fue dinamizado y diseñado por ARKITENTE  con algunos profesores del centro. Se planteó como una actividad del comedor escolar y se llevó a cabo en cinco sesiones de dos horas realizándose actividades sobre la arquitectura del barrio de Atxuri.
Se hizo una maqueta del barrio con papel y cartulina, se pusieron los limites del barrio cuidando las proporciones y teniendo en cuenta los edificios ( las vías, la ría, la carretera, el polideportivo…)Algunos de los edificios se analizaron con mas detalle y se hicieron en escala teniendo en cuenta varios aspectos ( época, estilo, función, materiales, tamaño de las ventanas…).
Se busco más información sobre estos edificios en Internet en grupos pequeños que luego lo explicaron a todo el grupo. Tambien se buscaron fotos.

Se realizo una salida por el barrio en la que cada grupo explicaba a los demás el edificio que había preparado.
Nos ha parecido una actividad interesante y de cara al próximo curso nos gustaría plantearlo como un trabajo de aula con los tutores dentro del currículo de conocimiento del medio, por lo que se esta preparando un nuevo proyecto que se realizaría con el alumnado de 6º.En este proyecto se esta trabajando con ARKITENTE.
aqui os dejamos un pequeño video de la actividad:


2014/04/07

2014/02/28

Zientzia azoka / Feria de la ciencia


ZIENTZIA AZOKA


Aurreko urteetan bezala, aurten ere K-ABIAN lan-taldeak Zientzia Azoka antolatuko du, hain zuzen martxoaren 18an (asteartea).
Ekintza honi buruzko zehaztasun gehiago deialdia egiteko erabili den txartelean daude. Ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen dizuegu.




FERIA DE LA CIENCIA


Al igual que en años anteriores este año el grupo de trabajo K-ABIAN quiere organizar la Feria de la Ciencia, concretamente el día 18 de marzo (martes). Encontraréis información más detallada en el cartel de convocatoria. Quedáis invitad@s a participar en la actividad.



K-ABIAN LAN TALDEAK ANTOLATUTA
IV ZIENTZIA AZOKA
2014KO MARTXOAK 18 – GARCÍA RIVERO ESKOLA



EGITARAUA
16:30.- PARTAIDEEK EUREN ASMAKIZUNAK PRESTATUKO
            DITUZTE ESKOLAKO HALLEAN
16:45.- AZOKAREN ATEAK IREKIKO DIRA
17:45.- DIPLOMEN BANAKETA ETA TALDEKO ARGAZKIA
18:00.- AMAIERA
18:15.- HALLEKO ATEAK ITXIKO DIRA











































2014/01/16





Aurrematrikula / Prematrícula





2014-2015 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA


EPEA: - Ikastetxean: otsailaren 3tik 14ra
            - On line: otsailaren 3tik 13ra

ORDUTEGIA:  goizeko 09:00etatik 10:30etara
                         arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara
                        
Matrikularen eskabidea ikastetxe bakar batean egingo da.
*Ikastetxeko bi urteko gelakoek ez dute berriro matrikularik egin behar.
           


Aurkeztu behar den dokumentazioa:

- Familia-liburu osoaren fotokopia
- Ama/aita edo tutorearen NANaren fotokopia (AIZ, atzerritarren kasuan)
- Erroldaren ziurtagiria. Ziurtagiriak hiru hilabeteko antzinatasuna izango du, gehienez
  ere.

*** ORIGINALAK EKARRI BEHAR DIRA, KOPIAK BALIOGARRIAK IZATEKO.



Baremaziorako dokumentazio gehigarria:

-Ama/aita, tutorearen lantokiaren ziurtagiria (lanaren helbidea barematzekotan)
-Familia ugariko ziurtagiria.
-Ikaslearen elbarritasunaren ziurtagiria edo familiakoarena (ama, aita, anai-arrebak)
-Bestelako Lurraldean 2012an bizi izanez gero, errenta aitorpenaren kopia.


Laukitxoa seinalatuz gero, 2012 urteko familiako diru-sarrerak ikertzeko baimena ematen zaio Ondasunari (42 000 eurotik beherako zerga-oinarria)



“ESKOLAN NONTZEBERRI” familia berrientzako.
Otsailaren 5ean, asteazkena, arratsaldeko 16:45etan.



PREMATRÍCULA PARA EL CURSO  2014-2015



PLAZO: Del 3 al 14 de febrero, en el Centro.
              On line: del 3 al 13 de febrero.

HORARIO:     -de 09:00 a 10:30 h, por la mañana.
                       -de 15:00 a 16:00 h, por la tarde.

La matrícula se realizará solamente en un Centro.
*Los alumnos/as que ya están en 2 años no tienen que volver a hacer la matrícula.

Documentación obligatoria:

- Fotocopia del libro de familia completo
- Fotocopia del DNI (NIE en caso de extranjeros) del padre/madre o tutor/a
- Certificado del empadronamiento, expedido con una antigüedad máxima de tres
   meses.

*** HAY QUE PRESENTAR TODOS LOS ORIGINALES PARA DAR VALIDEZ A LAS COPIAS


Documentación voluntaria:

-Certificación del lugar de trabajo de padre, madre o tutor/a legal, si es para baremar.
-Acreditación de familia numerosa.
-Certificado de discapacidad del alumno/a, padres, madres o hermanos/as
-Si en el 2012 el domicilio fue en otro Territorio, presentar copia de la Renta.


       También es voluntario señalar la casilla dando permiso a Hacienda para investigar los  
       ingresos familiares del 2012 (base imponible no superior a 42.000 €)



“PASEO POR LA ESCUELA” para las nuevas familias.
El día 5 de febrero, miércoles, a las 16:45 horas.










BIZKAIKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Delegatu andreari/ a la atención de la Delegada:

Maestro Garcia Rivero Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak 2014-2015 ikasturterako ikasleak onartzeko matrikula baremoa burutzeko, hurrengo erabakia hartu zuen:

Bi puntu gehiago ematea, hurrengo funtsezko betekizunak burutuko dituztenentzat:

1.    Ikastetxeko eragin eremukoa izatea.
2.    Matrikula 2 edo 3 urteko geletan izatea.
3.    Solokoetxeko edo M. Garcia Rivero ikastetxean neba-arrebarik ez izanik, lehenengo aldiz matrikula egitea.

Eta hala jasota gera dadin, hau izenpetzen dut.

Nieves Angulo,  Maestro García Rivero Ikastetxeko zuzendaria.




Sobre el baremo en el proceso de admisión del alumnado para el curso 2014-2015,
el Órgano Máximo de Representación del Centro Maestro García Rivero tomó la siguiente decisión:

Conceder dos puntos más para los alumnos/as que cumplan estos requisitos:

1-    Que pertenezcan a la zona de influencia del Centro.
2-    Que se matricule en el aula de 2 o 3 años.
3-    Que la familia matricule por primera vez en la escuela, es decir que no tengan hermanos/as matriculados/as en el Centro o en Solokoetxe.


Y así lo certifico, para que conste donde corresponda.


Nieves Angulo, directora del Centro Maestro García Rivero.