ARKITEKTURA ETA UMEAK
2013ko abenduan zehar 6. mailako zenbait ikaslek arkitektura lantzea
helburutzat hartuta proiektu batean parte hartu zuten.
Proiektua ARKITENTE taldeak diseinatu eta dinamizatu egin zuen eskolako
irakasle batzuekin batera. Jantokiko ekintza bezala planteatu zen eta ordu biko
bost saiotan Atxuri auzoko arkitekturari buruzko hainbat ekintza egin ziren.
Auzoko maketa bat egin zuten papera eta kartoia erabiliz. Espazioak
kontuan harturik eta proportzioa zainduz auzoko mugak ezarri ziren
(itsasadarra, trenbidea, errepidea, kiroldegiaren gaineko muinoa…), eraikin
batzuk aztertu eta eskalaz egin (garaia, estiloa, funtzioa, materialak, leihoen
tamaina, argitasuna eta beste aspektu batzuk kontuan hartuz).
Landutako eraikinen gaineko informazioa interneten bilatu zuten, talde
txikitan antolatuz eta ondoren
talde handiari azalduz. Argazkiak ere bilatu ziren.
Kanpora irten ziren eraikinak banan aztertuz. Talde bakoitzak berea
azaldu zuen.
Oso ekintza interesgarria delakoan gaude eta datorren ikasturteari
begira gelan tutoreekin lantzea nahi dugu, Inguruneko Ezagueraren
curriculumaren barruan. Horretarako proiektu berri bat egin nahi dugu, 6. mailako
ikasle guztiek parte har dezaten. Ildo horretan ARKITENTErekin batera lanean
ari gara.
Ekintzari buruzko bideo laburra: