2013/06/12

EGUERDIKO IPUINAK 2013

IPUIN BAT SORTUKO DUGU??
Bazen behin… ipuin bat elkarrekin asmatzeko asmotan bildu ziren GARCIA RIVERO ESKOLAKO neska-mutil talde bi.
Eguerdi aldean irudimenaz jolasteko asmoz etorri ziren: betiko ipuinetako pertsonaiak gure modura birmoldatu zituzten eta horrela sortu ziren Pegaso zaldi hegalaria, Rapunzel, botadun katu apartekoa eta maitagarri txulita bat.
Elkarrekin asmatzen, hitz egiten, elkarri entzuten, apurka apurka, ipuinak sortu zituzten.
Gero, buruan zeuzkaten irudiak paperean marraztu zituzten.
… Eta horrela, esku artean daukazun liburu polit hau gauzatu zen.

Aurtengo liburua prest dago eta bihar bertan aurkeztu eta banatuko dugu egileen artean.
Tailer hau eskolako Gurasoen Elkarteak antolatua izan da eta jantokiko arduraduna den Milagros Ulla eta liburutegikoa den Joseba Barinagaren laguntzaz. ALABAZAN ipuin-kontalari taldeko Begoña Gómez eta Pedro Ruiz narratzaileek bideratua izan da eskolako 3. eta 4. mailako ikasleen artean, 2013ko maiatzean.