K-ABIAN


ATXURI ZURIBELTZEAN" bideoa ikusteko: http://youtu.be/gle1dzbgXSg







K-ABIAN LAN-TALDEA


Eskolan zenbait kidek K-ABIAN izeneko lan-talde bat osatzen dugu. Lan-talde honek kulturarekin loturiko ekintza batzuk antolatzen ditu, eskolako komunitate osoak batera egin ditzan.

Ikasturte hasiera guztietan deialdia egiten zaie eskolako sektore guztietako kideei talde honetan lan egin dezaten, ekintzen diseinuan edota hauek bideratzeko beharrizanetan.

Helburu nagusia: 

Eskolako sektore guztiok batera kulturarekin loturiko ekintzak burutu, ekintza osagarri hauek eskola orduetara eta auzoko aniztasunerantz zabalduz.

Urteko helburuak:

  • Eskolako sektore guztiok batera ekintza batzuk burutzea.
  • Zientzia eta ipuina gaitzat hartuta eskola orduan nahiz eskolaz kanpo ekintzak burutzea.
  • Munduko zenbait hizkuntza eta bizimodu ezagutu.
  • Eskolako kideen artean euskararen erabilera zabaltzea.
  • Gure auzoa ezagutu.
  • Kultura, adin, genero, ohitura eta lanbide desberdindun auzokideak ezagutu.

Jarduerak:

Ekintza nagusienak Liburuaren Eguna, Zientzia Azoka eta Atxuri auzoaren inguruan ezarrita daude.

Ikasturte honetarako ekintza hauek egingo dira:

  • Munduko Ipuinak:

Liburuaren Egunerako diseinatutako ekintzen inguruan sortutakoa. Talde bakoitzean guraso bat sartuko da bere seme edo alabarekin eta hizkuntza bat erabiliz ipuin bat irakurri edota kontatu egingo du.

Eskola orduetan, Haur Hezkuntzan (3, 4 eta 5 urteko geletan) eta LHko 1. zikloan burutuko da. Ekintza azaroan egingo da.


-     Auzoan Irakurriz Gozatu:
Eskolaz kanpoko ekintza da, eskolako komunitate osoari zabalduta.  Ezarritako egun bitan 16:45ean ikasleak taldeka batuko dira eskolan (aurretik apuntatu behar) eta heldu birekin auzoko txoko batera joango dira (museoa, tren-geltokia, denda, tailerra…). Helduetariko batek ipuin edo istorio bat kontatuko du zenbait baliabide erabiliz. Amaitzean taldea eskolara itzuliko da. Haur Hezkuntzako umeei gurasoek lagunduko diete txokoraino eta hantxe batuko dituzte.
Liburuaren egunaren astean egingo da.
  • Zientzia Azoka:
Eskolaz kanpoko ekintza da, eskolako komunitate osoari zabalduta.  Nahi duten ikasleak taldeka emango dute izena (helduek ere parte har dezakete) eta esperimentu bat prestatuko dute. Liburutegian laguntza eman arren etxean egingo dute. 2. hiruhilabetekoan egun bat ezarriko da eta 16:45ean eskolako hallean eta alboko pasabidean azalduko dituzte euren esperimentuak. 
Ekintza martxoaren lehen hamabostaldian egingo da.
  • Esperimentuen tailerra:
Zientzia Azokarekin lotutako ekintza. Zientzia Azokaren hurrengo egunean aditu batek esperimentuen tailerra antolatuko du, ikasleak adinaren arabera batuz.
  • Atxuri Abian:
Eskola orduetan irakasleekin Atxurigorrik Enkarnazioko museoan antolatuko duen Atxuriko argazki zaharren erakusketara joan eta gai honen inguruan geletan proiekturen bat gauzatuko da. Erakusketa gaika antolatuta egongo da eta ikasleak doazenean adina eta interesak kontuan harturik bertan azalpenak euskaraz emateko arduradunak izango dira.

Eskolaz kanpoko orduetan familiekin batera tailerrak antolatuko dira (adibidez: dendetatik argazkiak ikusteko ibilbidea, collage handi bat plazan egitea, pista jokoa…). 





¿QUE ES K-ABIAN?

Hace varios años se creó un grupo de trabajo con la intención de organizar ciertas actividades.

El objetivo principal del grupo era que todo@s l@s miembros de los diferentes sectores de la escuela participaran conjuntamente en diversas actividades culturales.
Las actividades realizadas son las siguientes: Concurso de Cuentos y Cómic, Feria de la Ciencia, Intercambio de libros y gincana con motivo del día del libro.

Hasta la actualidad las diferentes convocatorias han sido realizadas por la AMPA y la Biblioteca de la escuela. En este momento al incorporarse miembros de otros sectores el grupo se ha dotado de un nombre propio: K-ABIAN LAN-TALDEA.

Al comienzo de cada curso se suele realizar un llamada a las personas interesadas en participar o colaborar en la realización o dinamización de las actividades.

                                                                                                       K-ABIAN LAN-TALDEA