BIDEOKLIPA (2:42 minutukoa): http://www.youtube.com/watch?v=i1yBZh4Gbw0
ABESTIAREN LETRA:
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
Etxean, kalean, lanean, lagun artean,
mendira joatean eta ohean sartzean
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe
Kaleetan bat egin genuen Elgar maite genuela erakustearren
Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean
Egin ginen bizitzaren jabe nortasuna eta izaera gorde gabe Kaleetan bat egin genuen elkar maite genuela erakustearren
Oooooo, euskaraz bizi nahi
Ooooooo, (e)ta euskaraz bizi naiz. BIS
Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik BIS
Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut
eta gauza bera egin dezakezu zuk E
uskaraz bizi nahi dut goizean goizik
ez da amets bat nire nahia da baizik
Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean

Euskarak gutun bat idatzi digu ARGIAko blog batean eta fenomeno biral bihurtu da
Telefonoz telefono, pantailaz pantaila zabaltzen ari da Josune Azurmendi
ARGIAko blogariak idatzitako testu bat. Euskarak idatzi digun gutuna da,
hizkuntza erabiltzera animatzen gaituena.
Zakarretara bota behar banauzu
gehiegi erabili izanagatik izan dadila.
Kaixo, ni
naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen
lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun
inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia
zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste
zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko
akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz
lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak
eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta
niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu
dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko
bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik
atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu,
bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu,
letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora
dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu,
borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain,
herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren
bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea
gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten
harren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean,
beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko,
mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina
bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango
dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan
dadila.
Aldez
aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara.